ongi etorriak nire txokora!

irakasgaiari dagokion bideoa

viernes, 7 de enero de 2011

PROMETEUS: the media revolution

Bideoa ikus ondoren, esan dezaket teknologia berriek espero dugun baino eragin handiagoa izan ditzaketeela gizartean. Argi dago internetek gero eta gauza gehiago dituela barnean (berriak, musika, telebista…) , eta guzti hauek inguruan dauden eta urte askotan erabili ditugunen gainean eragina duela. Bideoak alde batetik esaten duenarekin ados nago, baina beste alde batetik pixka bat exageratzen duela ere iruditzen zait. Adibidez, nik egunkari denda batean lan egin izan dut, eta ezinezkoa egiten zait sinestea hauek desagertu egingo direla. Bizi naizen herrian 7000 biztanle baino gehiago gara, eta egunean ia 1000 egunkari saltzera iritz daiteke. Beraz, ezinezkoa iruditzen zait horren urte gutxitan egunkariak desagertuko direla pentsatzea. Beste alde batetik, esan dezaket telebista desagertzeko aukera ere nahiko urrunikusten dudala, telebista egunero eta orduro erabiltzen den gauza bat dela uste dudalako.
Badakit interneten hau guztia egiteko aukera dagoela, baina jendea hauek era batean egitera ohituta dagoela uste dut, eta ohitura hauek alatzea oso zaila dela. Guzti hau dela eta nik uste dut nahiko zaila litzatekeela bideoak dioen punturaino iristea, beste era batera esanda nahiko exageratua dela uste dut.


Hala ere, esan dudanez, eboluzio guzti honek eragin handiak izan ditzakeela uste dut, eta gu gizarteko biztanleak izanda honen alde gauza asko egin ditzakegula: egunkariak erosten jarraitu, telebista ikusi eta irratia entzun, inguruko jendea animatu hau egitera…

No hay comentarios:

Publicar un comentario