ongi etorriak nire txokora!

irakasgaiari dagokion bideoa

lunes, 15 de noviembre de 2010

http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/brecha.pdf

Goiko helbidea testu originalaren link da. Nahi izanez gero sar zaitezkete eta zuen iritzia eman!!

Testu honen ideia nagusia gaur egun gure gizarteak bizi duen eten digitala da. Horrekin batera ondorio eta hausnarketa batzuetara heltzea halabeharrezkoa da. Izan ere, eten digitala zer den argi eduki behar dugu: mundu digitalera eta teknologikora aukera daukaten eta ez dukatenen arteko diferentzia da, etena, hutsunea, alegia. Lehenengo arrazoia ekonomia dugu. Ekonomikoki garatuagoak diren gizarteak aukera gehiago dute mundu digitalean murgiltzeko. Esate baterako EEBB, Europa eta Asia. Izan ere herrialde hauek askoz ere garatuagoak daude ekonomiari dagokionez. Eten digitalaren zenbait mota daude: eta horregatik eten digitala sortzen duen beste arrazoia, adina da. Belaunaldiak erabat desberdinak dira eta aukera daukaten arren, gure nagusiek ez dute erabilpen berdina egingo, izan ere, beste garaiko interesak eta erabilpenak dute buruetan. Horrekin batera arrazoi sozialak ere bere garrantzia du, hau da, ez da soilik ordenadore eta konekzioa jartzea (hots, infraestrukturak) baizik eta maila kultural bat izan behar du erabiltrzen duen pertsonak. Gainera idiomatika beste puntu bat da eten digitala areagotzeko;gutxieneko batzuk izan behar ditugu Inglesez moldatzeko. Bukatzeko ezintasun fisikoak dituzten pertsonek beste eten digital mota bat sortarazten dute gure gizartean.
Bukatzeko eten digitalak gure eskoletara heldu da eta eskola mundutik badaude zenbait gauza egiteko. Elementu teknologikoa eta azpiegiturak ezinbestekoak dira, haren eguneroko material bihurtu beharrean gaude. Irakasleek aukera izugarria eman dezakete datozen belaunaldiei , beste mundu berri bat aplikazioz beterik daudenak. Horretarako irakasleon papera argi da; formatu beharrean gaude eta guk ditugun barrera eta oztopoak bertan behera utzi ideologia askoz zabalago bat sortuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario